Bandera urdina gaurtik dago jarrita Gorrondatxe-Azkorriko hondartzan, bertara parapentean heldu ondoren. Sari hori Europako Ingurumen Hezkuntzarako Iraskundeak eta Ingurumen Hezkuntzaren eta Kontsumitzailearen AEAC Elkarteak ematen dute. Iaz, Ereagan eta Arrigunagan ere izan zen bandera urdina jasota 2006an eskatutako ingurumen baldintzak betetzeagatik. Aurtengorako, berriz, Getxoko Udalak Azkorriko hondartzarako eskaera baino ez zuen egin, iaz Arrigunagako eta Ereagako uren kalitate-maila ez zelako bereizgarri urdina emateko bete beharreko neurriak gainditzeko modukoa. Hala ere, datorren urtean berriro saiatuko direla azaldu du Imanol Landa alkateak, bandera urdina jartzeko gaur egindako ekitaldian. Azkorriko hondartzak 1992an lortu zuen lehenengo aldiz bandera urdina eta, harrez geroztik, 15 bider lortu du -Prestigek eragindako isurketen urtean izan ezik-, eta aurten Bizkaia eta Gipuzkoan hori daukan hondartza bakarra da.