Cohen Danilo Perez piano-jolearen hirukoteko eta Chick Corearen Origin proiektuko kide zenean hartu zituen kultura judutarraren eta latinoren eragin horiek. 1998tik, taldeko lider gisa, Avisai Cohenek "kalitatez betetako lanak kaleratu ditu, eta kritika espezializatua bere kalitatea gailendu du" GetxoJazzetik azaldu dutenez. Gaur egungo taldea, Shai Maestro piano-jole gaztearekin eta Mark Guiliana bateria-jolearekin "hirukote sendoa osatu du, batere ohikoa ez den soinu propioa duela".
Talde Lehiaketan, berriz, bihar Ondrej Pivec Organic Quartet talde txekiarrak jardungo du. Laukotearen errepertorioa jazz garaikideko piezetan oinarritzen da; hala ere, beste genero batzuen eragina ere badauka, esate baterako, funk, blues edo rockarena. Modu horretan, "bere soinuak jazzaren beti-betiko sustraiak errespetatzen ditu, baina, aldi berean, gaur egungo ukitua ere badu", azaldu dute GetxoJazz-eko antolatzaileek.
Arratsaldeko kontzertuei dagokienez, Algortako Telletxe plazan, Dixie Gunean, The Missing Stompers Classic talde madrildarra jardungo da. "Kalitate musikalarekiko konpromisoaz gain, talde horren musikariek eszenaratze zaindua dute, eta umore-sen argia erakusten dute euren ikuskizun guztietan", antolatzaileen arabera. Sabina Witt Project, ordea, proposamen guztiz desberdina eskainiko du “Hirugarren Milurtekoa” ataleko saioan: chanson française, nova cançó, doinu latinoamerikarrak eta beste zenbait estilo lantzen ditu jazz oinarri-erritmikoaz baliatuta.
Musika ibiltaria
Aurten ere, kale-musika ez da faltako jazzaldian. New Orleans-eko To Be Continued Brass Band egunero alaituko baititu kale getxoztarrak bere doinu alaiekin. Jaialdiko esparruaren inguruan egunero egiten dituen desfileez gain, bihar taldea metroan ariko da. 12:30etik aurrera etengabe joko du, Bilbotik Algortaraino.
Avishai Cohen kontrabaxu-jole israeldarraren hirukotea izango da protagonista nagusia bihar, osteguna, Getxoko Nazioarteko Jazzaldian. Israelgo musikaria, Getxoko Kultur Etxearen arabera "gaur egungo baxu-jotzaile eta konpositorerik berritzaileenetakoa" omen dena, 22:30ean ariko da Algortako Biotz Alai plazan. Gainera, Avishai Cohenek "kultura judutarraren eragin musikalekin eta sustrai latino eta espainiarreko musikaren distirekin" uztartzen duela jazza, azaldu dute antolatzaileek. Cohenen Aurretik, 21:30ean, Ondrej Pivec Organic Quartet ariko da bertan, Talde Lehiaketan. Eguna borobiltzeko, publikoa dixie erritmoez gozatzeko aukera izango du Telletxe plazan, 18:00etan, The Missing Stompers Classic taldearen eskutik bai eta “Hirugarren Milurtekoa” ataleko saioan, Getxo Antzokia plazan, 19:30ean, Sabina Witten proiektuarekin.