Algortako Bilgune Feministak kontzentrazioa egingo du bihar, ostirala,
Nagore Laffage gazte irundarraren erailketa salatzeko. Elkarretaratzea Algortako Telletxe plazan egingo dute 19:30ean eta 20 urteko Irungo neska horren erailketa eta oro har emakumeen aurkako indarkeria salatzeko deia egin diote Uribe kostako biztanleriari. Laffage Nafarroako Orondritz eta Loizu herrien arteko bidean agertu zen hilik astelehenean, hilak 7, baina hurrengo egunera arte ez zen ezagutu biktima nor zen. Nafarroako Foru Poliziaren arabera, gorpua plastikoez estalita eta sokekin lotuta egoteaz gain, neskak indarkeria zantzuak zituen eta ikerketa guztiak genero indarkeriaren bidetik doaz. Ildo horretatik 27 urteko gizonezko bat atxilotu egin dute. Argazkian, 2007ko azaroaren 25ean, Algortako Bilgune Feministak deituta, emakumeen aurkako indarkeriaren kontra egindako elkarretaratzea.