Leioako udal musika eskolako Kantika Korala abesbatzak Italian eta Eslovenian abestuko du asteburu honetan, beti bezala Basilio Astulezen zuzendaritzapean. Dagoeneko Italian dauden Kantikako 54 abeslari gazteek hiru emanaldi eskainiko dituzte gaur eta astelehenera arte, garrantzitsuena Gorizian emango dutena izango dela. Italiako iparraldean eta Esloveniako mugatik hurbil dagoen Friuli eta Venezia-Giulia eskualdeko Gorizia hiri horretan C.A. Seguizzi 2008 abesbatzen nazioarteko ekitaldiaren barruan lehiatuko baitira leioaztarrak, ekimeneko 47. edizioaren antolatzaileek aukeratuta. Goriziako lehiaketa hau munduko sei txapelketa nagusienetako bat da, eta Kantu Koralaren Europako Sari Nagusirako puntuagarria da / La idea del norte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!