Uztailaren 14an, astelehena, honako film labur hauek eskainiko dira: "Los amantes de Estocolmo” (Edier Kadierno zuzendariarena), "Canguros” (Borja Gonzalez Santaolalla), "Chocopulpitos” (Pablo Llorens), "Cambiar el mundo” (Nacho Vigalondo), "El ataque de los kriters asesinos” (Samuel Orti Marti), "Limoncello” (Borja Cobeaga, Luis A. Berdejo eta Jorge Dorado), "Las horas muertas”, (Haritz Zubillaga), "Paseo” ( Arturo Ruiz Serrano), "El encargado” (Sergio Barrejon eta "Test” (Marta Aledo eta Natalia Mateo). Bestalde, pasa den maiatzean Erandioko Film Laburren Jaialdian ikusi ahal izan zen "Taxi?”, (Telmo Esnal) film laburra ere eskainiko dute.
Biharamunean, asteartean, film labur euskaldunei eta mutuei ailegatuko zaie txanda. Saio honetan bederatzi film ikusteko aukera izango da, haietako batzuk dagoeneko eskualdean ezagunak direla, Topaguneko Film Laburren V. Zirkuituan izanda, Berbotsek pasa den maiatzaren 6an proiektatu baitzituen. Hori da film hauen kasua: "Uso basatia” (Koldo Almandoz), "Momorro” (Asier Mendoza) eta "Itzalak” (Iñigo Kintana). Berriz, "Baten bat” (Erlantz Astorkiza) Erandioko Film Laburren Jaialdian egon zen ikusgai. Dena den, Algortan beste bost film laburren eskualde-estreinua eskainiko da: "Hezurbeltzak” (Izebene Oñederra), "Olarro” (Enero Dorronsoro); "Musika” (Asier Urbieta), "Lo bakarrik” (Iban del Campo) eta "Alabama” (Iban Ayesta).