Sanferminak ospatuko dituzte iluntzean Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 11a, 18:56

Azken urteotan egin bezala, aurten ere Erandioko Hegoalde kultur elkarteak antolatuta, Sanferminak ospatuko dira gaur Erandioko Altzaga auzoko herriko tabernan. Bertan, iluntzeko 20:00etatik aurrera, eta "erandioztarrak! Gora San Fermin" ohiko aldarriaren ostean, Mendebaldeko Sanfermin hauei hasiera emango dien txupinazoa jaurtiko dute. Eztanda entzun bezala, jaia hasiko da, entzierro txikiak eta askaria edo "meriendica" tartean izango direla. Urtero lez, antolatzaileek eguneko koloreak diren zuria eta gorria baliatuz, prakak eta kamiseta zuria jarri eta gerriko gorria janztera deitu dute. Zapatei buruz ezer ez badute aipatu ere, argazkikoa bezalakoa ondo geldituko litzateke. Argazkia: Caravinagre.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun