Leioako Gizartekintza Sailak bultzatutako lan prestakuntzak %35eko arrakasta du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 11a, 21:08

Leioako Udalaren Gizartekintza Saila eta Behargintza enplegu zentroaren koordinazio lanaren ondorioz sorturiko lan prestakuntzarako orientazio zerbitzuko erabiltzaileen %35 (8 emakume eta 6 gizon) lanean dira jadanik, beste %47,5 (8 emakume eta 11 gizon) prestakuntza prozesuan dabiltzate. Horietaz gain, gaur egun 23 pertsona (8 emakume eta 14 gizon) prestakuntza amaitu bai baina oraindik ez dute lana topatu. Aipatu zerbitzua otsailaren erdialdean jarri zen martxan Leioako Behargintzaren bulegoetan, tekniko aditu bat eramaten duela. Dagoeneko, 18 hilabeteetan, 47 pertsona pasa dira zerbitzu honetatik (20 emakume eta 27 gizonezko), eta haietatik 40k lan gizarteratze saioak jaso dituzte. Argazkian, bi behargin Leioako herrilanetan.

Gizartekintza eta Formazio, Enplegu eta Promozio Ekonomikoaren sailen elkarlanari esker jarri zen martxan udal zerbitzu berri hori. Helburuen artean, besteak beste, laguntza jasotzen dituzten pertsonen lan munduratzea bultzatu nahi zen.

Emakumeen profilak eta lanak

Emakumezkoak diren 20 erabiltzaileen profila 25 eta 45 urte bitartekoa da, lehen mailako ikasketak dituzte eta oinarrizko errenta jasotzen dute. Haietako 12k ez daukate arazorik bere egoera administratiboarekin eta hori dela eta euren lan gizarteratzea errazagoa da. Dena den, emakumezkoei seme alaben zaintza lana egokitzen dizkietenez, beharren bat izateko trabak dituzte.

Orain arte bi eta sei elkarrizketa artean izan ditu erabiltzaile bakoitzak, eta horren ondorioz egoera legalean dauden %100k INEMeko zerbitzu publikoaren barruan edota Lanbiden daude inskribatuta. Haietatik bederatzik dossier pertsonalizatua lortu dute lan topaketa aktiboa sustatzeko asmoz eta beste zortzi hezkuntza ekintzak jasotzen ari dira euren prestakutza hobetzeko.

Ekintza horien artean mota askotakoak daude, ileapaindegia, sukaldaritza, alfabetatzea, unibertsitate sarrerakoak, prestakuntza-zikloak, soziologia graduondokoak, autocad edota administrazioa. Bestalde, emakume horietatik 10 komunitate zein pertsonentzako zerbitzuetan dabiltzate lanean, 5 zerbitzu profesionaletan eta beste bost merkataritza zein enpresen alorrean. Hortaz, haietariko zortzi emakume lanean dabiltzate merkataritza, turismo, eraikuntza, etxeko zerbitzua, hezkuntza, garbiketa eta higiezinen
agentzietan.

Gizonezkoak

Gizonezkoen kasuan, 27etatik, zortzik baino ez daukate egoera administratiboa era zuzenean, gainontzeko 19ek egoera hau heltzeko dute, hori lan munduan hasteko zailtasun handia eragiten duela. Bestalde, gizonezkoen profila emakumezkoen antzekoa da, 25 eta 45 urte bitartekoak, lehen mailako ikasketekin eta oinarrizko errenta jasotzen dutenak.

Bakoitzari egindako elkarrizketa zenbakia ere 2 eta 6 bitartekoa izan da. Momentu honetan 21 erabiltzaile Lanbide edo INEMen datu basean daude eta beste 11 euren prestakuntza hobetzearen aldeko programetan dabiltza.

Hori horrela, egun dagoen egoera hurrengoa da: hiru galdaragintza kurtsoetan daude, bat txapa eta pinturan, beste bat informatikan, bi ostalaritzan, beste bi soldadura ikasteko kurtsoan, bat kamioiak gidatzen ikasten eta azkena ekonomi jardueren graduondokoan dabil.

Lanean dabiltzen artean berriz, 15 zerbitzuen sektorean daude, 8 eraikuntza lanetan eta gainontzeko laurak bestelakoetan. Hortaz, lanean daudenen gizonezkoen artean 6k lan eskaintza bat lortu dute edota lanean hasteko daude, ostalaritza, ehungintza, kontabilitatea, eraikuntza, elektrizitate edota administrazio lanetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun