Ganekogorta mendira igoko dira igandean Matrako mendi taldekoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 11a, 19:14
Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen Plentziako Matrako mendi taldeak Bilboko Hegoaldeko mendilerroan dagoen Ganekogorta mendirako (998 metro) irteera egingo du igande honetan, hilak 13. Horrenbestez, txangoa goizeko 8:00etan hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Txangoan parte hartzeko, ez da izena eman behar, baina hitzordura puntual agertu behar da. Bestalde, jakinarazi dutenez, Ganekogortarako txangoan Pagasarritik igaroko dira. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun