Erromeria eta sokatira Goiherriko jaietako protagonistak izango dira gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 11a, 22:24

Erandioko Goiherri auzoan San Kristobalen aitzakiapean atzo abiatutako jaiek aurrera darraite. Ohiko asto proben ostean gaur erromeriari egokituko zaio plaza betetzea. izan ere, gaueko 11:00ak aldera Trikizio taldeak izango du oholtzatik goiherritarrak eta bisitariak mugiarazteko ardura. Baina bihar izango da benetako arduren eguna, gutxienez auzoko Goiherri A sokatira taldeko zortzikotearentzat. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta auzokide guztien begibistan, goiherritarrek Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako 600 kiloko txapela jokatuko dute Laukizko Gaztedi taldekoen kontra. Bi taldeak berdinduta ailegatu dira azken tiraldira, sailkapen nagusian 9na puntuekin amaitu baitzuten eta berdinketa apurtzeko egindako bi saioetan tiraldi bana irabazi dutelako. Orain arte goiherritarrek 640 eta 680 kiloko txapelak eskuratu dituzte aurten. Auzo ohorea defendatu ostean, gaueko 11:00etan erromeria doinuak bueltatuko dira landetara, Sugan taldeari esker. Igandean, jaiak bukatzeko, puzgarriak eta asto probak izango dira goiz eta arratsaldez. Argazkian, Trikizio taldeko kide bat / Roser Ortiz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun