Luis Maria Zuluaga “Zulu” Pinuetako errefuxiatuaren heriotzaren 14. urteurrena izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 12a, 12:24

Luis Maria Zuluaga “Zulu” Pinuetako errefuxiatua 1994ko uztailaren 13an hil zen Venezuelan 63 urte zituela, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez gogoratu duenez. Heriotza burmuinetako isurketa baten ondorioz izan zen, baina erbestean igaro zituen bederatzi urteetan Zuluagaren osasuna asko makaldu zen eta giltzurrunetako gaixotasun bat dela medio astean bitan hemodialisia egiten zioten. Izan ere, saio baten ostean pairatu zuen heriotza eragin zion burmuinetako isurketa. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak “Zuluren duintasuna eta justizia sozialaren alde bizitza osoan egindako borroka” goraipatu nahi izan du ekimen horrekin. “Zulu” Zornotzan jaio eta Pinueta auzoan bizi zen, Itzubaltzeta / Erromoko Leioako aldean, 1985era arte, emaztea eta bera alde egin behar izan zutenean. Geroago Aljeriara deportatuta bidali zuten eta handik Venezuelara. Bere errautsak Venezuelan daude, kutxa batean, Euskal Herrira noiz etorriko zain, berak horrela esanda utzi baitzuen: “ez naiz Euskal Herrira itzuliko, azken errefuxiatua itzultzen ez den bitartean, ezta hilda banago ere”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun