Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioak antolatuta, igande honetan, uztailak 13, egingo dute "Busti zaitez" kanpainaren 11. edizioa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako dozenaka igerileku eta hondartzetan. Ekimenean parte hartzen dutenek parte hartzen dutenek metro batzuk igeri egin beharko dute eta, egunaren amaieran, toki guztietan egindakoak batu egingo dira. Eskualdean, Ereaga (Algorta), Arrigunaga (Getxo), Gorliz, Plentzia, Arrietara eta Atxabiribil (Sopela) hareatzetan eta Fadura (Algorta), Astrabudua, Erandio eta Sakonetako (Leioa) igeritokietan jarri dituzte hitzorduak. Bestalde, lurraldeko ekitaldi nagusi bat egingo dute. Bizkaiari dagokiona, Ereagan izango da 12:00etan. Argazkian, besteak beste, Imanol Landa alkateak eta Marisa Arrue Getxoko PPren buruak parte hartu zuten Ereagako iazko ekitaldian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!