Ostegunean, uztailak 10, Balatako errefuxiatu gunetik (Nabulus, Zisjordania, Palestina) gurera etorri diren 19 haur palestinarrei harrera egin zieten Sopelan. Beste urte batez egun batzuk igaroko dituzte Ander Deuna ikastolan, uztailaren 22ra arte, hain zuzen. Eguerdiko 12etan udaletxeko plazan egin zen ekitaldian, neska-mutilek euren herriko dantza eta kantu ikuskizuna eskaini zieten bertara hurbildu ziren guztiei, horien artean Imanol Garai alkate sopeloztarra zegoela. Udal agintaria festara batu zen eta umeekin dantza (argazkian) egin zuen ere. Ekimena Getxoko Biladi kulturgune palestinarrari lanari esker egin da. Horren buru Rosa Temiñok azaldu zuenez, "oso pozik eta gustura gaude eta espero dugu datorren urtean berriro hona etortzea haur gehiagorekin". Aste hauetan zehar haurrek Udaleku Irekietan esku hartu dute Sopelako beste umeekin. Udalerria eta inguruak ezagutzeko aukera izango dute.