Astillerori bandera arrosa emateko ekitaldian Imanol Landa Getxoko alkatea, Gerardo Tejeira Abrako Itsas Erret Klubeko presidenteordea eta Raspas taldeko presidentea izan dira.
Areetako banderaren sailkapena:
1 Astillero (20:22,10) 11 puntu
2 Orio A.E.-B (20:31,54) 10 puntu
3 Colindres (21:27,37) 9 puntu
4 Trintxerpe (21:27,73) 8 puntu
5 Amigos de La Maruca (21:38,54) 7 puntu
6 Getxo Arraun (21:41,89) 6 puntu
7 Deustuko A.T. (21:43,64) 5 puntu
8 Hibaika A.E. (22:12,60) 4 puntu
9 Raspas A.T. (22:19,92) 3 puntu
10 Luanco (22:53,89) 2 puntu
KAEren 2. mailako sailkapena:
1 Astillero 55 puntu
2 Orio A.E.-B 50 puntu
3 Trintxerpe 42 puntu
4 Colindres 36 puntu
5 Amigos de La Maruca 32 puntu
6 Getxo Arraun 29 puntu
7 Hibaika A.E. 24 puntu
8 Deustuko A.T. 23 puntu
9 Raspas A.T. 18 puntu
10 Luanco 8 puntu
11 Santander 6 puntu
Astillero arraun taldeak 20'22"rekin eraman du gaur goizean jokatu den KAEren 2. mailako Areetako estropadaren bandera arrosa (argazkian). Orioko trainerua 9 segundotara heldu da, lehenengo ziabogan egindako okerra ordaindu duela. Izan ere, istriborretik sartu izana 27 segundo kostatu zaizkie gipuzkoarrei, ziabogara heltzean 16 segundoko abantaila eramaten zutela eta 11ko atzerapenarekin ailegatu direla bigarrenera. Hirugarren taldea Colindres izan da, Trintxerperi segundo erdia baino gutxiago atera diola. Ondoren, bigarren txandakoak sailkatu dira: Maruca taldea, Getxo Arraun algortarrak, deustuarrak eta Hibaika. Raspasekoak etxean egon arren lehenengo txanda irabaztearekin konformatu behar izan dira, atzean Luanco asturiarrak baino ez dutela izan. Santander hiriko arraunlariak ez dira etorri, estropada arratsaldez jokatuko zelakoan baitzeuden. Ziaboga onenari emandako saria Deustuk lortu du, talde guztien delegatuek horrela bozkatuta.