Bestalde, bigarren saria lortu duen Flux taldeak freskotasun eta interpretatze-pertsonalitatea ditu ezaugarri nagusiak, Getxoko Kultur Etxearen aburuz. Horrezaz gain, hainbat estilo jotzeko duen erraztasunaz nabarmentzen da boskote danimarkarra eta, horri esker, bere herriko talde gazte ospetsuenetariko bat bilakatu da Flux. Taldekideek Kopenhageko Rythmic Music kontserbatorioan ezagutu zuten elkar eta, horrezkero, hainbat saio eskaini dituzte. Halaber, iaz Hoeilaarteko (Belgika) Jazzaldiaren Talde Lehiaketan hirugarren saria eskuratu zuten. Algortan gertatzen den bezala, lehiaketa horretan ere talde gazteen lana bultzatzen da.
Sariak
Talde Lehiaketaren irabazleek 3.000 euro jasoko dituzte eta CD bat grabatuko dute. Gainera, talde irabazlea gaur, jardungo da berriz Algortako Biotz Alai plazan, 21:30ean, Archie Sheppen (22:30) aurretik. Halaber, irabazleek Hoeilaart-eko (Belgika) eta Ibizako jazzaldietan parte hartuko dute, Getxoko Jazzaldiak hauekin duen lankidetza.-hitzarmena dela medio. Bestalde, bigarren saria lortu duen taldeak 1.200 euro jasoko ditu eta, bakarlaririk onena 600 euro. Publikoen sariei dagokienez, irabazleek oroitzapenezko garaikurrak jasoko dituzte.
Talde lehiaketa
Epaimahaiaren Saria
1. Saria: Kristian Brink Quartet (Suedia)
2. Saria: Flux (Danimarka)
Bakarlaririk onena: Jesper Thorn (Flux taldeko baxu-jolea)
Publikoaren Saria:
Irabazlea: Ondrej Pivec Organic Quartet (Txekiar Errepublika)
Bakarlaririk onena: Ondrej Pivec (Ondrej Pivec Organic Quarteteko organo-jolea)