Gaur egin dute, Sopelan, Visesa Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko sozietate publikoak sustatutako babes ofizialeko 29 etxebizitzen inaugurazio ekitaldia. Etxe berrian Zaldu deritzon eremuan daude kokatuta, Haizeder kalean 2 eta 4 zenbakietan eta Ripa kaleko 59. atarian. Giltzak uztailaren amaieran emango zaizkie jabeei, eskriturak egin ondoren, udal iturriek aurreratu dutenez. Etxebizitzak azalera eskubidepean saltzekoak dira eta 83 eta 84,46 metro koadro bitartean daukate: 3 logela, 2 bainugela, ekipatutako sukaldea, atxikitako trastelekua, garajea eta igogailua garajeraino, hurrenez hurren. Hauetako bi mugitzeko urritasuna duten pertsonentzako egokituta daude. Horrenbestez, 2.322.190 euro gastatu dituzte etxebizitzak eraikitzen, eta hauen prezioa 119.840 eta 128.400 euro bitartekoak da. Ekitadian Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua, Pablo Aretxabala Visesako zuzendaria eta Imanol Garai Sopelako alkatea izan dira.