Ume eta nerabeentzako surf ikastaroa antolatu du Bizarra Lepoanek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 15a, 12:10

Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkartearen Bapiruke ume eta gaztetxoen aisialdirako atalak surf ikastaroa antolatu du abuztuaren lehenengo asterako, zehazki abuztuaren 4tik 7ra. Ikastaroa Sopela eta Getxoko Barinatxe hondartzan izango da, arratsaldero bi orduko saioak egongo direla, zortzi orduko ikastaroa osatuz. Ekimena 9 eta 14 urte bitarteko haur eta gazte euskaldunei zuzenduta dago. Euskara elkarteak izen-ematea dagoeneko abiatu du, epemuga uztailaren 25a, ostirala, izango dela. Prezioa, behar den materiala barne, 70 eurokoa izango da, elkarteko bazkideek eta beren seme-alabek 15 euroko deskontuaz gozatuko dutela. Izen-ematea Bizarra Lepoanek Algortako Aldai patronatuan duen bulegoan egin daiteke (Karitatea 1, sotoa, 10. bulegoa), astelehenetik ostiralera, goizeko 9:30etik 13:30era. Edozein zalantza argitzeko, 944 914 357 telefonora deitu edo bizarralepoan[abildua]euskalnet.net posta elektronikora idatzi daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun