Bihar, asteazkena, hasi eta igandean amaituko diren Larrabasterrako Karmen jaietan murgilduta izango da UKBERRI.NET. Izan ere Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital hau Sopela eta Larrabasterrako Txosna Batzordearen kide da. Hain zuzen, horrek sortutako konpromisoak zein festa horietan digital hau mantendu ahal izateko txosna jartzeak eragindako lanak direla eta, albistegi digital euskaldunaren jarioa motelagoa izango da egun hauetan eta, horregatik, barkamena eskatu nahi dizuegu webguneko irakurle fidel zareten guztioi. Hala ere, horrek ez du esan nahi elkar ikusiko ez dugunik. Txosnagunera hurbiltzea besterik ez duzue horretarako. Beraz, Larrabasterrako jaietan elkarrekin izango garelakoan, ondo pasa! Bestalde, gogoratzen dizuegu komunikazio proiektu hau lagundu nahi baduzu, aukera daukazuela bai
bazkide eta laguntzaile egiteko zein txosnan laguntzeko. Azken horretarako prest bazaudete, bidaliguzue mezu bat posta elektroniko honetara:
ukberrinet[abildua]ukberri.net