Lerro hauen bitartez,
MusikHerria herri diskoetxeak gaur Bizkaian, Galizian eta Andaluzian Guardia Zibilak burututako
operazioa dela-eta Espainiar Gobernuaren estrategia errepresiboa salatu nahi du. Espainiar Gobernuak urteetan Euskal Herrian bizi dugun gatazka elikatzeko hautua egin du, gaurkoa, horren adibide garbia delarik. Bide batez, MusikHerriako parte den
Ihesbide taldeko Gaizka Jareño eta bere senide eta lagunei gure elkartasuna helarazi nahi diegu, eta gure kezka ere adierazi Guardia Zibilaren eskuetan atxilotuek torturatuak izateko daukaten arriskuarengatik. MusikHerriatik garbi utzi nahi dugu bizi dugun gatazkaren erroetatik abiatuta soilik iritsiko garela honen konponbidera. Honekin batera, eta eragile bezala, datozen ordu nahiz egunetan izango diren mobilizazioetara gehitzen gara, gizarteari hauetan parte hartzeko deia ere luzatzen diogularik.