Urdulizko motorista bat zauritu da Plentzian izandako istripu batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 23a, 21:36

Urdulizko motorista bat zaurituta suertatu da gaur goizeko 2:00ak aldera Plentzian izandako auto istripu batean. Biktimak, 49 urteko gizonezkoa, itsas hiriko zubitik Kimco markako motozikletaz zebilela, talka egin du Citroen C-2 modeloko auto baten aurka. Autoaren gidariak ez du kalte fisikorik jaso baina motozikletarenak Barakaldoko Gurutzeta ospitalera eraman behar izan dute hainbat lesiorekin. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gizon urduliztarraren pronostikoa erreserbatua da. Bestalde, Ertzaintza eta hainbat udaltzaingoek autobusak kontrolatzeko kanpaina abiatu zuten pasa den astelehenean. Igandera arte, poliziek bidariarien garraioa zer baldintzetan egiten den eta autobusek segurtasun baliabide guztiak erabiltzen dituzten zelatatuko dute. Argazkian, istripu bat Algortako Getxo I institutu aurrean, 2005eko ekainean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun