Metro Bilbao garraio enpresak barkamena eskatu die atzo Lutxana eta Erandio geltokien artean izandako matxuragatik kalteturiko bidaiariei. Izan ere, enpresak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, atzo izandako beroaldiak zirkuitubakar elektriko bat eragin zuen, katenariako kable bat handituta. Gertaeraren ondorioz, hamar minutuz Lutxana, Abando, Bolueta eta Arizeko subestazio elektrikoak automatikoki zerbitzutik kanpo gelditu ziren segurtasun neurriak direla eta. Horrek hainbat tren energia gabe gelditzera eraman zuen, hamar minutuz, zehazki 14:06ak eta 14:16ak bitartean. Metro Bilbaoren arabera, "mantenu taldeen erantzun azkarrak matxura fite konpontzea ahalbidetu zuen. Hamar minutu baino ez zirela behar izan matxura aurkitu, mantenu taldea haraino heldu, intzidentzia konpondu eta zerbitzua berrezartzeko". Garraio enpresak kaltetutako pertsonei barkamena eta ulerkortasuna eskatu die, "Metro Bilbaoko langileriak lan egin du eta lan egiten duelako erlojuaren kontra kalitate goreneko zerbitzua ematearren".