Atxilotuak inkomunikatuta dauden bitartean mobilizazioekin jarraituko du AAMk, paellena barne

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 24a, 23:27

300 bat lagun bildu dira gaur arratsaldean Algortako kaleetan Arkaitz Goikoetxea "Torrotxero", Mikel Saratxo, Iñigo Gutierrez, Aitor Kotano Sinde, Inge Urrutia eta beste bost atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko. Manifestazioan, torturaren aurkako oihuak izan dira nagusi, atxilotuak askatzeko deiekin batera. Legeria antiterrorista eta segurtasun indarren, Ertzaintzaren eta EAJren jarrerak ere kritikatu dituzte. Bestalde, eta inkomunikazio egoera mantentzen den bitartean, atxilotuen aldeko mobilizazioekin jarraituko du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, tartean bihar Getxoko Aixerrotako landetan, paelletan, goizeko 12:30etan eta larunbatean, Algortako Telletxe kalean, 20:00etan. Koadrila batzuek paelletara ez joateko egindako deialdia babestu edo kritikatu barik, AAMko kideek "beharrezkotzat" jo egin dute biharko elkarretaratzea aurrera eramatea eta egoera hiritarrengana hurbiltzea. Era berean, preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko igandean Ereaga, Sopela eta Plentziako hondartzetara 12etan joateko Etxeraten deia zabaldu dute.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek adierazi dutenez, hedabideetan "filtratzen" ari denaz gain ez daukate datu berririk eta gainera askotan datu horiek "pozoitzeko" ematen dituztela nabarmendu dute, "horiek guztioiek Polizia iturritzat baitute eta Polizia ez dago informatzeko, herri hau zanpatzeko baizik".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun