Plazen izenak gora behera galbiderik ez da izango Algortako San Inazioetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 23a, 20:55

Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra arte ospatuko diren Algortako San Inazio jaietan, "Plaza del Baile" izenekoan egingo dira kontzertu nagusiak eta bertoko arkupeetan izango da jai batzordeko txosna. "Plaza de los Enanos" delakoan, berriz, musika ekitaldi txikiagoak eta bertso saioak egingo dituzte. Bestalde, "Plaza del Tilo"-k ohiko trikitixa emanaldia eta jota eta arin-arin txapelketa hartuko ditu. Eta "Plaza de la Estacion" izango da ekitaldi anitzen topaleku, txosna gunetik hurbil. Izan ere, antzina udaletxea eta orain udal liburutegia hartzen duen plazaren izenaren inguruan, Koldo Iturbe Getxoko Kultur zinegotziarekin edukitako tirabira "umorez" hartu nahi izan dute jai batzordeko kideek eta jai esparru garrantzitsuenei aspaldi erabilitako izenak jarri dizkiete. "Darabilgun jai ereduari heldu genionetik 'Txiki-Otaegi plaza' erabili izan dugu beti, egitarau eta liburuxketan. Udaletik, baina, 'San Nikolas' jartzea agindu ziguten, izen ofiziala horixe dela argudiatuta", azaldu dute San Inazioetako antolatzaileek. Telletxe (izen ofiziala, Algortako Geltoki plaza) eta Kasino (izen ofiziala, calle Orobio) erabiltzeko, ordea, arazorik ez dute jarri tokiko agintariek. Izenak gora eta behera, goizetik gauera gozatzeko bost egun izango dituzte txiki zein handiek. "Liburuxkan ekitaldi bakoitza zein lekutan den jakiteko mapa ere edukiko dute algortarrek. Beraz, galbiderik ez dago", adierazi dute bromatan jai batzordetik. Argazkian, Peru Isasik irabazi du aurtengo kartel lehiaketa "Giro aparta" izeneko lanarekin.

Jai herrikoiak, partehartzaileak, euskaldunak eta parekideak sustatzeko asmoz, ekitaldiz bete ditu bost egun Algortako San Inazioetako jai batzordeak. "Egitura aldetik egitarauak ez du gora behera handirik", antolatzaileek aitortu dutenez. Izan ere, "goizez, arratsaldez eta gauez festez gozatzeko aukera" eman nahi diete algortarrei eta kanpotik etorritakoei, txikiak ala handiak izan. Zer edo zer azpimarratzekotan, aurten ere iaz arrakasta handia izan zuen jaitsiera tradizionala egingo dute San Inazio bezperan, uztailaren 30ean. Aurten, gainera, barrakak izango dira akabuan. Beraz, asteazkenean, herriko jantzia ipini, senide, laguna edo koadrila harrapatu eta denok betiko jaitsierara, saltona, kantuka biribilketaz, Areatxu,Txopolis eta Samasiku fanfarrekin; eta Ereagara heltzean larraindantza, sardina jana eta Erlaxi taldearekin dantzaldia egongo dira.

Egitaraua:

Uztailak 29, asteartea

18:30 Pregoi irakurketa Bost Axola taldearen eskutik (iazko koadrila txapelketaren irabazleak), ikurrinari omenaldia, txupinazoa Getxo Rugbyko nesken eskutik eta traka. (Plaza del Baile-n)
19:00 Koadrilen jaitsiera Turutarrak fanfarrearekin (koadrilen txapelketako 1go proba) (Plaza del Baile-tik)
20:00 Sardina Jana (Jaio Berria taberna aurrean, lehengo Salem taberna)
20:30 VIII. Jota eta Arin-arin txapelketa (Plaza del Tilo-n)
20:30 Larraindantza (Plaza de la Estacion)
20:30 Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze eta Unai Iturriaga. (Plaza del los Enanos-en)
21:00 Kalejira Plaza del Baile-tik Jai Batzordearekin elkarlanean aritzen diren txosnetara: UKberri, Gorrondatxe, Getxo Futbol, Getxo Igeriketa, Getxo Rugby eta Ungari
22:00 Haurrentzako zinea: “Alex eta Alexis” (Plaza del Tilo-n)
22:30 Suzko zezena (Plaza de la Estacion)
23:00 Kontzertuak: Atomic Disaster, UEK eta Deskontrol (Plaza del Baile-n)
23:00 Erromeria Oihergi taldearekin (Plaza de los Enanos-en)

Uztailak 30, asteazkena
Gazte Eguna

9:00 Diana eta kalejira Algortako kaleetatik
9:30 Gazteentzako saskibaloi eta futbito txapelketa, Kantxa Kirol Modaren eskutik (Batzokian)
11:00 Umeentzako jolasak (Plaza de la Estacion): Puzgarriak, Pista Amerikarra, Ludoteka, Geppetoren tailerra.
11:00 Gazte Eguna (Plaza del Baile-n)
Gazteentzako tortilla txapelketa irekia (izen ematea) (koadrilen txapelketako 2.proba)
12:00 Gazteentzako sokatira txapelketa (Plaza del Baile)
12:00 Igela eta tiragoma txapelketa (Getxo Antzoki plazan)
13:00 Bertsolariak: Igor Elortza, Jon Maia, Etxahun Lekue eta Iker Zubeldia (Plaza de los Enanos)
14:00 Gazteentzako Parrillada (Plaza del bailen)
17:00 Gazteentzako ginkana-poteoa eta amaitzean denak jeitsiera tradizionalera!
19:00 San Inazioetako jaitsiera tradizionala “Cuatro Caminos”-etik Ereaga hondartzako barraketaraino! Herriko jantzia ipini, senide, laguna edo koadrila harrapatu eta denok betiko jaitsierara, saltona, kantuka biribilketaz, Areatxu ,Txopolis eta Samasiku fanfarrekin; eta Ereagara heltzean larraindantza, sardina jana eta Erlaxi taldearekin dantzaldia
22:30 Suzko zezena (Isidrori omenaldia) Reformas Barrituren eskutik (Ereagan)
23:00 Su artifizialak Pirotecnia Zaragozanaren eskutik (Ereaga)
24:00 Kontzertuak: DAR (Dale ke aun respira) eta Potato (Plaza del Baile-n)

Uztailak 31, osteguna
San Inazio

8:30 Iñaki Deunaren 63. txirrindularitza zirkuito profesionala/ Ricardo Otxoari 8.omenaldia
9:00 Diana eta kalejira Algortako kaleetatik.
11:00 XII. Kantxa Kirol Moda Herri Krosa
11:00 Umeentzako jolasak Bidezabalen: Puzgarriak: Pista Amerikarra, Ludoteka, Geppetoren Tailerra, Hanka palu saltakariak, Herri Kirol tailerra.
11:30 Dantza taldeen bilkura Kasune kalean. Dantzari taldeak: Iratxo Gorria (Urduliz), Trabudu (Astrabudua), Gorantzaileak (Sondita), Gure Ohiturak (Leioa), Goi Alde (Erandio), Itxartu (Algorta), Itxas Argia (Getxo) eta Agurra (Algorta).
12:00 Dantzari taldeen kalejira herrian zehar. Kasune, Sarrikobaso, Salsidu, Telletxe, Juan Bta Zabala, Basagoiti Etorbidea, Plaza del Baile.
12:00 Meza nagusia eta ohorezko aurreskua.
12:00 Koadrilen lasterketa Kantxa Kirol Modatik (koadrilen txapelketako 3.proba).
12:30 Euskal dantzen agerraldia (Plaza del Bailen)
13:00 Bertsolariak: Andoni Egaña, Xabi Paya, Jon Martin eta Jokin Solozabal (Plaza de los Enanos-en)
14:30 Bertso bazkaria The Pipers Irish Pub tabernan (izena bertan eman): Andoni Egaña eta Xabi Paya.
17:00 Eneko Caballero X. futbito txapelketako final laurdenak (4partidu) (batzokian)
17:00 Pala partidak (Andra Mari kiroldegian):
Lehenengo mailan: Gaubeka-Galan / Fusto-Imanol
Bigarren maila: 2 partidu
17:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsen bilkura Kasunen. Partehartzaileak: Santurtziko Mendialde Erraldoien konpartsa eta Getxoko erraldoien konpartsa Agurra.
18:00 Koadrilentzako herri kirolak Esaiten eskutik (Getxo Antzokian) (koadrilen txapelketako 4.proba)
18:00 Konpartsen kalejira herrian zehar. Ibilbidea: Kasuen, Sarrikobaso, Algortako Etorbidea, Plaza del Baile (erraldoien lehenengo dantzaldia), Algortako Etorbidea, Basagoiti Etorbidea, Plaza de los Enanos (erraldoien bigarren dantzaldia), Basagoiti Etorbidea, Torrene, Plaza de la Estacion.
19:00 Bertso poteoa Algortako kaleetatik: Andoni Egaña eta Xabi Paya.
20:00 Sardina jana (Jaio Berriak taberna aurrean, lehengo Salem taberna)
20:00 Erraldoien hirugarren dantzaldia. Telletxe, Sarrikobaso eta Illeta kalean bukaera.
20:30 Larraindantza (Plaza de la Estacion)
22:00 Haurrentzako zinema: “Ispiluen jauregian” (Plaza del Tilo-n)
22:30 Suzko zezena Reformas Barrituren eskutik (Plaza de la Estacion)
23:00 Su artifizialak Zamorano Caballer Pirotecnia-ren eskutik (Ereaga)
22:30 Kontzertuak: Nodrama, Deabruak Teilatuetan eta Su ta Gar (Plaza del Baile)
23:00 Erromeria Bailongo taldearekin (Plaza de los Enanos)

Abuztuak 1, ostirala
Umeen Eguna

10:00 Diana eta kaeljira Algortako kaleetatik.
10:00 Umeentzako jolasak Getxo Antzoki Plazan: Gaztelua, Pista Amerikarra, Ludoteka, Geppetoren tailerra, Ginkana, Perkusio tailerra.
12:00 Saharar herriarekin elkartasun ekitaldia:tea, henna, gastronomia…egun osoan zehar, Atfal elkartearen eskutik (Plaza de la Estacion); Palestinar artisautza, tea eta idazketa tailerra Biladi elkartearen eskutik (Plaza de la Estacion).
12:00 Trikitilariak Algortako kaleetatik.
12:00 Nagusien hamaiketakoa (Bihotz Alai)
12:30 Koadrilentzako Rally Humoristikoa (koadrilen txapelketako 5.proba) (Plaza del Baile-n)
13:00 Nagusien Dantzaldia Trio Menta taldearekin (Bihotz Alai)
13:00 Bertsolariak: Amets Arzalluz, Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano “Peña” eta Fredi Paya (Plaza de los Enanos-en)
15:00 Elkartasun bazkaria (Plaza del Baile-n)
17:00-19:00 Txipiroi txapelketako izen ematea Ajuria tabernan, kuota 10 euro.
17:30 Umeen jaitsiera Ardoa Barrure fanfarrearekin (Plaza del Baile-tik)
18:00 Buruhandiak herrian zehar.
18:00 Eneko Caballero X. Futbito Txapelketako finalerdiak (batzokian)
19:00 Umeentzako txokolate jana (Churreria Yosuneren eskutik), bitsa festa eta disko txikia (Biotz Alai)
19:30 Sardina jana Biotz Alai plazan.
20:00 Sardina jana ( Jaio Berriak taberna aurrean, lehengo Salem taberna)
20:00 IX. Trikitixa emanaldia (Plaza del Tilo-n)
20:30 Larraindantza (Plaza de la Estacion)
21:30 Suzko zezen txikia Reformas Barrituren eskutik (Biotz Alai)
22:00 Haurrentzako zinema: “Maroons” (Plaza del Tilo-n)
22:30 Suzko zezena (Plaza de la Estacion)
23:00 Kontzertuak: Entidad Arrinkonados, Elvisavuelo eta DJ Bull (Plaza del Baile)
23:00 Erromeria: Unsain Anaiak (Plaza del los Enanos-es)

Abuztuak 2, larunbata
Txipiak

8:30 X. Txipiroi Lehiaketa (Biotz Alain)
9:00 Diana eta kaeljira Algortako kaleetatik.
11:00 Eskupilota partidak: Iñaki Deunaren III. txapelketako finalak (Batzokian)
11:00 Umeentzako jolasak Getxo Antzoki plaza: Gaztelua, Pista Amerikarra, Ludoteka, Geppetoren tailerra, Ginkana, Perkusio tailerra.
12:00 Koadrilen aktuazioa (koadrilen txapelketako 6.proba) (Plaza del Baile)
13:30 Txipiroi txapelketako lapikoen aurkezpena (Biotz Alain)
17:30 Txipiroi txapelketako sari banaketa (Biotz Alain)
17:30 Herri Kirolak: Bizkaiko Aizkolarien Irekia (Plaza de la Estacion)
17:30 Esku pilota partidak (Andra Mari kiroldegian):
Bigarren maila: Capellan-Arruti / Berasaluze IX-Galarza VI
Lehenengo maila: Titin III-Zubieta / Xala-Goñi III
18:00 Eneko Caballero, X. Futbito Txapelketako 3. eta 4. postuak (batzokia)
19:00 Eneko Caballeto, X. Futbito Txapelketako finala (batzokia)
19:00 Getxoko Estropadak (Portu Zaharrean)
20:00 Dantza gidatua Erdizka Lauetan taldearekin (Plaza del Baile)
20:00 Sardina jana (Jaio Berriak taberna aurrean)
20:00 Ile apaingintza showa Betisa Peluqueros-en eskutik, kolaboratzaileak: JB, Vito 52 eta Novelle.(Zabala-n)
22:00 Sari banaketa (Plaza del Baile-n)
23:00 Erromeria Gaubela taldearekin (Plaza del Baile)
23:00 Suzko zezena (Plaza de la Estacion)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun