Beste etxe bat miatu du Algortan Guardia Zibilak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 25a, 12:46
Guardia Zibileko agenteek Algortako Urkiola mendia kaleko etxe bat miatu dute bart. Lekukoen arabera, miaketa gutxienez 11:30etik goizeko 1era arte luzatu zen eta bertan txakurrak erabili zituzten. Bertatik igaro ziren hainbat pertsona identifikatu zituzten. Efe albiste-agentziak berriz, "Bizkaia konplexua asteartean desegin ostean ihes egindako gizon baten pisuan" egindako miaketa bost orduz luzatu dela jakinarazi du. Iturri beraren aburuz, gardia zibilek hainbat "material eta dokumentazioa" hiru kutxatan bahitu dute. Zehaztu gabeko zinegotzi baten inguruko informazioa topatu dutela ere esan dute. Bestalde, Colpisa Vocentoren albiste-agentziak A.B.T. bezala identifikatu du ustezko gazte iheslaria, Bizkaia komandoaren bigarrena izatea eta balizko "Algortako zelula" izeneko talde batean Kotano, Saratxo eta Gutierrezekin batera jardutea leporatzen diotena. Arkaitz Goikoetxearen koadrilakidea dela ere nabarmendu dute. Era berean, atzo atxiloturiko Inge Urrutia neska gazteari buruz, "talde terroristarekin zer ikusirik izan zezakeeneko susmoa" izateagatik atxilotu zuela Guardia Zibilak azaldu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun