Fredi Paya: "35.000"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 25a, 12:56

Dagoeneko gehiegi gara "demokrazia parlamentario" honetan (aurreko berrogei urteetakoa "organikoa" zen) euskararen, erabaki eskubidearen, aberastasuna hobeto banatu eta ingurumenari gutxiago kalte egingo dion gizarte ereduaren eta, batez ere, duintasunaren alde jarduteagatik atxilotutako euskal herritarrak. Torturatuak eta hildakoak ahaztu barik. Terroristaren eufemismoak, historian "rojo separatista", sorgin, mairu... berbek betetzen zuten funtzio bera dauka. Eta euskal gizartearen historia errepikakorra da zeharo. Julio Caro Barojak bere idazlanetan argiro adierazten du aberastu gura eta inbidiaren harira herritar batzuek besteei igaroarazitakoak. Bere interesen esanetara dabiltzanei beti ordaindu die ondo Espainiak, Erromak ez bezala. Argazkia: Koska irratia.

Gizaldi guztietan egongo zen garaian garaiko Lopez de Aro, Inazio Loiolakoa edo Ardanzari eskaintzeko Petronorren bat. Eta Zubietako biztanleek harrika hartu zituzten akelarretan parte hartzea leporatuta torturatu eta epaitu ostean aske utzi zituzten auzokideak. Hegan egin, uztak izorratzeko ekaitzak sortu eta hileko azken barikuko kontzentrazioan (orduko Garzonek akelarre deitzen zien) parte hartzen zuten deabruaren (erdi aroan agintariek ETA esateko erabiltzen zuten hitza) menpekoak zirelako. Eurek jakin ez arren ere.

Torrotxero, Guti, Kotano, Saratxo, Adur, Gaizka, Liber, Maialen eta Ana Belen izan dira oraingoan. Euskal Herrian proiektu politiko guztiak garatzeko bitarteko demokratikoak baleude sekula armarik hartuko ez lukeen jendea. Inoiz hartu badute. 35.000 adabaki jarri badizkiote ere, errepresioaren bidez sekula konponduko ez den arazo baten azken biktimak.

Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun