Iturri beraren aburuz, Goikoetxeak ETAren Bizkaia komandoko kidea izatea eta Garikoitz Aspiazu "Txeroki" ETAren ustezko buruzagiaren aginduak jaso izana onartu ei zuen. Komandoaren ekintza edota asmoei buruzko galderei ez omen zien erantzun. Juan Manuel Piñuel guardia zibilaren hilketa leporatzen diote, besteak beste.
Delgado fiskalak hainbat delitu egotzi dizkio "Torrotxero"ri, tartean: Piñuelen heriotza, Benjamin Atutxa PSE-EEren zinegotzia bahitzen saiatzea, Fernando Grande-Marlaska epaile hiltzeko saiakera eta uda honetan Andaluzian hainbat atentatu prestatzea.
Inge Urrutia gazte algortarra eta Adur Aristegi eta Libe Agirre elorrioarrak aske utzi ditu Baltasar Garzon epaileak, Aristegiren kasuan, 12.000 euroko fidantza ordaintzeko baldintzapean. Bizkaia komandoko kide edo laguntzaile izatea leporatzen dieten beste zazpi atxilotuak, tartean Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez, Aitor Kotano eta Mikel Saratxo kartzelara bidali ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukziorako 5. Aretoko epaileak. Bestalde,