Lander Labajo txandakako gose greba batean ari da parte hartzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 27a, 12:10

Pasa den astean Aranjuezeko espetxeko preso politikoek kontzentrazioak eta bestelako mobilizazioak eraman dituzte aurrera Iñaki de Juana espetxekideari babesa erakutsi eta EPPK-k jasaten duen egoera salatzeko, Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez. Aste bukaera honetan txandakako gose greba hasiko dute, De Juana kartzelatik ateratzen den egunera arte, printzipioz abuztuaren 2a. Gaur egun 13 euskal preso politiko daude Aranjuezeko espetxean, Iñaki de Juana barne. Haietako bat da Lander Labajo algortarra (argazkian), iazko urriko sarekadan atxilotua. Bestalde, bihar eta asteazkena bitartean, Manex Zubiaga algortarra eta Lexuri Gallastegi berangoztarra epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, Ainhoa Mujikarekin batera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun