Uribe Kosta eta Erandioko ehunaka lagunek parte hartu dute gaur euskal preso gaixoak aska ditzaten eskatzeko Etxeratek Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hondartzetan deitutako mobilizazioetan. Algortako Ereagan 120 bat lagun batu dira, ikurrinez eta eskualdeko preso eta errefuxiatuen argazkiak eraman dituztela, preso gaixoen zein zigorra beteta dutenen askatasuna aldarrikatzeko. Era berean, Anjel Figueroa preso algortarrarek pairatzen duen egoeraren larritasuna nabarmendu nahi izan dute eta tortura eta sakabanaren aurkako leloak ere erabili dituzte. Bertan, ehunaka bainularien aurrean, sei txalupek altxatu dituzte presoen aldeko ikurrak, pasealekuko elkarretaratzea area arteko kalejira bihurtu den bitartean. Bainulari gehienek ondo hartu dute protestaldia, baina izan dira ere presoenganako gorrotoaren berri eman duten bakan batzuek ere.