Torturak salatu dituzte asteartean eta ostegunean atxilotutako guztiek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 28a, 12:42

Inge Urrutia, Arkaitz Goikoetxea, Aitor Kotano, Mikel Saratxo, Iñigo Gutierrez eta asteartean atxilotutako beste bost lagunek Guardia Zibilak torturatu zituela salatu zuten atzo Baltasar Garzon epailearen aurrean. Askatasunak jakinarazi duenez, tratu txarrak zein torturak salatu dituzte: "epailearen aurrean salatu dute kolpeak jasan dituztela buru eta testikuluetan, eta bortxaketa mehatxuak jaso dituzte. Kasu batzuetan poltsa aplikatu diete behin baino gehiagotan eta elektrodoak egingo zizkietela mehatxatu zituzten. Postura bortxatuetan egotera behartu dituzte denbora luzez eta flexioak egitera behartu dituzte". Horregatik, Baltasar Garzon epaileak atxilotuei ezarri zien protokolo bereziak ez duela tortura ekiditeko balio salatu du errepresioaren aurkako erakundeak. Gainera, "Garzonek bere burua zuritzea baino ez duelako bilatzen" kexu agertu dira, bitartean bere agindupean zeuden "guardia zibilek tortura metodo basatiak erabili" dituztela. Askatasunarentzat torturarekin amaitzeko bide bakarra inkomunikazioa desagerraraztea da, horrek indar polizialei inpunitate eremua kenduko baitie. Kartzelaratutako atxilotuak Madrilgo Soto del real espetxean daude egun.

Askatasunaren oharra:

Atxilotu guztiek tortura eta tratu txarrak salatu dituzte epailearen aurrean

Atxilotuek tortura eta tratu txarrak salatu dituzte epailearen aurrean:

Pasa den astean Garzon epailearen aginduz Guardia Zibilak atxilotu zituen herritarrek torturak salatu dituzte epailearen aurrean. Atxilotu guztiek salatu dituzte tratu txarrak.

Epailearen aurrean salatu dute kolpeak jasan dituztela buru eta testikuluetan, eta bortxaketa mehatxuak jaso dituzte. Kasu batzuetan boltsa aplikatu diete behin baino gehiagotan eta elektrodoak egingo zizkietela mehatxatu zituzten.

Postura forzatuetan egotera behartu dituzte denbora luzez eta flexioak egitera behartu dituzte.

7 espetxeratuak Madrilgo Soto del Real espetxean aurkitzen dira.

Askatasunaren salaketa

Garzonen bidez agindutako atxiloketa eta espetxeratzeek irakurketa bakarrera
eramaten gaituzte: Bizi dugun gatazka politikoa modu demokratiko eta baketsuan konpondu beharrean PSOEren espainiar gobernuak errepresio basatienaren aldeko apustua egiten du itsu-itsuan. Horretan sakontzeko asmoa dute gainera, PP-rekin batera egiten ari diren itunak erakusten duen bezala.

Gogor salatu nahi dugu, entzutegi nazionalaren bitartez beste behin ere 10 euskal herritar atxilotu eta inkomunikatu egin dituztela. Azken 30 urtetan 7.000 tortura kasu baino gehiago eman dira inkomunikazioak indar polizialei eskaintzen dien inpunitatearen babesean.

Oraingo honetan Garzonek torturak ekiditeko protokolo delakoa martxan jarri du. Adierazi behar dugu protokolo honek ez duela torturak ekiditeko balio, eta Garzonek bere burua zuritzea baino ez duela bilatzen salatu behar dugu. Beste behin ere, epaile honen aginduetara zeuden guardia zibilek tortura metodo basatiak erabili dituzte atxilotuekin, epailearen aurrean egin duten salaketak erakusten duen bezala.

Tortura desagertarazteko atxilotuak inkomunikatzea ahalbidetzen duten legeekin bukatu behar da. Hori da bide bakarra atxilotuen eskubideak errespetatzeko. Bestalde, hainbat komunikabidek atxiloketa hauen aurrean izan duten jarrera Gogor salatu nahi dugu. Modu lotsagabean jardun dute irizpide errepresiboen zerbitzura, atxiloturiko herritarrei inputazioak egotzi eta kenduz. Publikoki epaitu eta lintxatu egin dituzte.

Horren atzean atxilotuen aurkako edozein eskubide zanpaketa, eta edozein salbuespen neurri jendartearen aurrean justifikatzeko helburua dago. Aparatu errepresiboek atxiloketa hauekin guda propaganda egiten dute, eta komunikabideak ezinbesteko bidelagunak dituzte horretan.

Bukatzeko deia luzatzen diegu euskal herritarrei errepresio guzti honen aurrean aski da! esan eta aurrerantzean ere mobilizazio eta protestekin jarraitu dezaten. Euskal Herrian ematen den salbuespen egoerarerekin bukatu behar dugu!

Aski da!

Askatasuna
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun