Independentziaren alde tiraka aritu dira Andra Mariko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 5a, 14:22

Izen bera daukan Plentzia eta Gorliz artean dagoen auzo txikian ospatu ohi dira urtero Andra Mari jaiak. Bada, joan den asteburuan, baseliza parean jarri zuten independentziaren aldeko karpa bertoko gazteek. Hartara, abzutuaren 3ko paella lehiaketa kopla, 13:00etatik aurrera, herriko gazte gehienak, "bero itogarriari jaramonik egin gabe, independentziaren alde sutsu tiraka" aritu ziren Plentziako Segik adierazi duenez. "Bero horretarako, sangria litro asko edan behar izan genituen. Lehenengoz, sailkapen fasea egon zen, gero finalerdiak eta azkenik finalak. Laguntza asko izan bagenuen ere, Menir kuadrillak irabazi zion Txopo kuadrilari. Denak denen aurka aritu ginen, eta giroa benetan ona bilakatu zen independentziaren aldeko oihuen artean. Menir txapeldun eta independentzia garaile!", azaldu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun