77 urteko bilbotar bat hilda agertu da Gorlizko hondartzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 5a, 14:51

Atzo, abuztuak 4, 77 urteko bilbotar bat hilda aurkitu zuten Gorlizko hondartzan. Hilotza eguerdiko 12ak aldera aurkitu zuten, eta jarraian larrialdietarako zerbitzuak hondartzara bertara hurbildu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin bere bizia salbatzeko. Ertzaintzak eitb24.com-i jakinarazi zionez, heriotzaren arrazoia bihotzeko arazo bat izan zitekeen, baina ezin izan zuten esandakoa berretsi. Bestalde, gizonaren nortasunari buruz, Ertzaintzak ez du daturik eduki.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun