Kirol begirale bat atxilotu dute Plentzian adingabekoei sexu erasoak egitea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 6a, 13:42

Ertzaintzak 28 urteko A.P.S. atxilotu zuen atzo Plentzian, zenbait adingaberi sexu askatasuna urratzea leporatuta, "El Correo Español" egunkariak gaur zabaldu duenez. Antza, atxilotutako laguna udalerriko kirol klub pribatu bateko begiralea da eta saskibaloi eta futbol partidak antolatzen ditu umeentzat. Gurasoek jarritako salaketaren ondorioz atxilotu dute. Adingabeko batzuei sexu gehiegikeriak egin dizkiela susmatzen dute aita-amek. Gauzak horrela, atzo goizean, Neguriko ertzain-etxera eraman zuten A.P.S. eta bertan espetxeratu epailearen aurrera eraman arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun