Leioako laguntza psikologiko zerbitzuak 21 emakume hartu ditu azken sei hilabetetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 7a, 11:57

Leioako Udalak familia gatazken biktima diren emakumeei bereziki zuzendutako aholkularitza psikologiko zerbitzuak 21 emakume arreta egin die azken sei hilabetetan. Erabiltzaileen igoera hori ordutegi aldaketarekin zer ikusia dauka, tokiko arduradunen arabera. 2007an, asteko bi ordu eta erdi izatetik aurten astero bederatzi ordu eta erdi izatera pasatu da udal zerbitzua. "Konpromisoa eta udal kontzientziazioaz gain, hobekuntza hau azken Berdintasun Planaren emaitzengatik eman zen, bertan arlo honetan ematen zen eskari nabarmena isladatzen zelako", Isabel Garcia (Ezker Batua) Gizartekintza saileko zinegotziak adierazi duenez. Horregatik, Leioako Udalak ordutegiaren handitzea eta zerbitzua indartzea erabaki zuen, jarraikortasun gehiago emanez.

Aholkularitza psikologiko zerbitzuaren erabiltzaileak diskriminazio zein babes gabeko egoera batean bizi diren emakumeak dira, eta egoera pertsonal hori dela eta, laguntza psikologikoa beharrezkoa dute. Batez ere, egoera horien artean ohikoenak bikoteen banaketak, familia gatazkak, edota tratu txarrak aurkitzen dira. Hori horrela, emakume hauek leioaztarrak dira gehienbat, 31 eta 50 urte bitartekoak gehienak, bikotekidearengatik bananduak prozesu zail baten ondoren, eta seme alabekin euren kargura, edota krisialdia jasaten ari direnak ere. Horretaz gain, azpimarragarria da emakume hauetatik erdia baino gehiagok ez duela inolako gizarte laguntzarik jasotzen, euren arazoa famili arloan eta psikologikoan soilik oinarritzen delarik.

Horrelako egoerek Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuen langileek antzematen dituzte, tokiko iturrein arabera. Gauzak horrela, aholkularitza psikologiko zerbitzua eskatzen dute pertsona horientzako, eta ondorioz Emakumeen arloaz arduratzen den langilearen esku uzten dute. Horrela balorazio eta eskuhartze psikologiakoari hasiera ematen zaio, ondoren lortutako emaitzen ebaluazioa ematen da, eta behar izanez gero, bestelako errekurtso batzuetara bideratzen dituzte.

Adingabekoak

Esan beharra dago, emakume horiez gain, aholkularitza psikologikoko udal zerbitzuak lau adingabekoekin ere lan egin izan duela azken sei hilabete hauetan. Horiek euren etxeetan biolentzia egoera jasan izan dutenak edo jasatzen ari direnak. Horrela, esan daiteke, atentzioa guztiz pertsonalizatua dela eta kasu bakoitzera moldatzen dela oinarri finko batzuk mantenduz: konfidentzialitatea, prozesuetara moldaketa, gaitasunak eta bakoitzaren erritmoak, beti ere adingabeko erabiltzaileen hobekuntza progresiboak bistaz galdu barik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun