Fidantza ordainduta aske gelditu da adingabekoei sexu erasoak egitea egotzitako kirol begiralea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 7a, 12:20

Behin astearte gauean epailearen aurrera eramanda, fidantza ordaindu eta gero aske utzi dute 28 urteko A.P.S., "El Correo Español" egunkariak gaur zabaldu duenez. Aipatu hedabideak adierazi zuen atzokoan mutila egun horretan bertan atzeman zutela Plentzian, zenbait adingaberi sexu askatasuna urratzea leporatuta, Atxilotutako laguna udalerriko kirol klub pribatu bateko begiralea da eta saskibaloi eta futbol partidak antolatzen ditu umeentzat. Gurasoek jarritako salaketaren ondorioz atxilotu zuten. Adingabeko batzuei sexu gehiegikeriak egin dizkiela susmatzen dute aita-amek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun