Urtero bezala, San Lorentzo azoka ospatuko da Algortan abuztuaren 10ean, igandearekin. Gainera, Portu Zaharreko jaietan guztiz murgilduta; hilaren 10ean hasi eta 13an amaituko baitira horiek. Feriak elkarrengandik gertu dauden hiru kokapen izango ditu: San Nikolas, Biotz Alai Abesbatza eta Getxo Antzokia plazak, hurrenez hurren. Aurtengoan, 80 ekoizle baino gehiago banatuko dira 100 postutan. Ohikoa denez, merkatua goizeko 10:00etan hasiko da eta, gutxi gorabehera, 14:30ean itxi. Gauez, 22:00ak aldera, Algortako Biotz Alai abesbatzak jaialdia itxiko du, urtero talde honen izena duen plazan eskaini ohi duen kontzertuaren bitartez. Iaz, 19.000 lagun baino gehiago erakarri zituen San Lorentzo azokak, udal iturriek emandako datuen arabera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!