Uruguaiko Ekialdeko Errepublikako Kultura Zuzendaritzak kultur interes handikotzat jo du martxoan, Maialen Lujanbiorekin batera, Fredi eta Xabi Paya bertsolari algortarrek Ameriketan barrena egindako bira. Hilaren 14an Sao Pauloko Unibertsitatean (Brasil) hasi eta 29an Montevideoko (Uruguai) Zitarrosa aretoan amaitu, dozenaka lagun izan ziren saioen ikusle. Azken horretan, jendez gainezka egon zen aretoa eta, akabuan, zutunik txalokatu zituzten bertsolariak. Ibilbide guztian zehar, gainera, ahozko poesia jorratzen duten lagun brasildar, argentinar eta uruguaitarrekin aritzeko aukera izan zuten, Paulo de Freitas Mendonça, Emprocuras, Juan Alberto Lalanne, Balvina Ramos, Horacio Otero, Gabriel Luceno, Gualberto Hernández, Walter Apesetche eta "El Vasco" Urchipia tartean direla; baita Chaco Castillo eta Juan Carlos Herrera abeslari krioiloak ere. Ahaztu gabe, noski, Wilson Saliwoncyk payadore argentinarra, biraren koordinatzaile izan zena. Argazkian, Xabi Paya, Maialen Lujanbio eta Fredi Paia bertsolariak Zitarrosa Antzokiko eszenatokian /
Euskalkultura.com.