Getxoko udaltzainek J.R.R. 31 urteko Gasteizko bizilaguna atxilotu zuten atzo, asteazkenarekin, mehatxu eginez lapurreta egitea egotzita. Atxilotuak delitu aurrekariak ditu antzeko delituengaitik, tokiko iturrien arabera, eta gaur arratsaldean bertan espetxeratuko dute epaileak hala aginduta. Udaltzaingoak zabaldutako bertsioaren arabera, kalez jantzitako agenteak izan ziren aipatu laguna atzeman zutenak, atzo goizeko 11ak aldera, gazte bat paparretik helduta zuela aizto handi batekin mehatxatzen zuela ustekabean harrapatu zutenean, Areetako Santa Ana auzoan. Ustez urregorrizko lepokoa kendu zion eta baliozko beste gauza batzuk ere osten saiatu zen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!