Zigor Goikoetxea: "Faxismoa salatuz"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 7a, 22:29

Aski da! Beste behin ere Euskal Herriaz barrezka ari dira PSOE eta EAJ. Batetik, Rubalcaba azken atxilotuak 68 urte bete arte espetxetik ez direla aterako esanez... Ezjakintasuna ausarta dela diote! Noiz konturatuko ote zarete zuok, PSOEkook, eta zuon botoemaileek Euskal Herria herri bat dela eta bere herritarrek senide eta lagunak etxean nahi dituztela? 5 urtetan ez bada, 10 urtetan izango dugu bakea, edo behar denean. Ez diguzue galaraziko, jakitun baitzarete, euskal herritarrak sufriarazten jarraitu arren, bakea berandu baino lehen lortuko dugula. EAJri buruz... "lotsa" hitza zer esan nahi duen ba ote dakizue? Getxoko alkate Landa, pozarren hartu zenuen Guardia Zibilak hainbat auzokide atxilotu eta Madrilera "bidaian" eramatea. Zuentzat eta zuon lagunkide PSOErentzat ezertxo ere ez. Justizia egitea izan omen zen. Horrela bada, gauza bera baino ez dut nahi enpresetan entxufatuz eta, urtean behin, "Gora Euskadi" lelopeko txanoa jantziz -aurpegia behar da- pozik eta ondo baino hobeto bizi diren zuen seme-alabentzat. Argazkian, orain bi asteko atxiloketak salatzeko Algortan egindako mobilizazioetako bat.

Dagoeneko jendea akiturik dago zuen aurpegi gogorraz eta dozenaka gazte Espainiako espetxeetara bahituta eraman eta nola zanpatzen dituzuen ikusteaz. Muga hautsi duzue. Joseba Egibar, Margarita Uria, Iñaki Zarraoa... denbora larregi daramazue horrelako astakeriekin ados ez zaudetela esanez. Baina, bitartean, preso gazteen argazkiez betetzen jarraitzen dute zuen herrietako hormek. Aski da! Dagoeneko zuon hitz politek ez dute deus ere balio, ezta harrituta egotearen trazak egiten dituzten botoemaileenak ere. Botoa ematen eta Imaz eta Ardanzaren alde buru-belarri jarraitzen dute horiek, Petronor edota Euskaltelen inorenetik hartzen. Bada, jakizue Euskal Herria aurrera doala eta, Landa jauna, herritarrek egunez egun Euskal Herriaren alde borrokatzen duten auzokideengatik harro daudela. Hemendik besarkada handi bat atxilotuei, euren senide eta lagunei, eta Uribe Kostako gazte guztiei. Animo eta buruak gora! Eta danok lanera, hori baita bidea!

Gora Euskal Herria!
Gora Atas!

Zigor Goikoetxea Basabe, Arkaitz Goikoetxea Basabe "Torrotxero"ren anaia


UKBERRI.NETeko lantaldeak euskarara itzulitako iritzi artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun