Gaur goizeko 10:30ean Ertzaintzaren furgoneta batzuk agertu dira Algortako Portu Zaharreko jaietako txosna eremuan, garbitzaileak lanean ari zirenean, eta mota guztietako pankartak erretiratzen hasi dira. "Bilgune Feministakoak, Amnistiaren Aldeko Mugimendukoak (AAM), Abiadura Handiko Trenaren aurkakoak, gazte mugimendukoak, borroka armatuaren aldekoak… pankarta guztiak kendu, furgonetetan sartu eta eraman dituzte", Uribe Kostako AAMk
Etengabe bitakoraren bitartez salatu duenez. Hainbat pintada ere ezabatu dituzte. Bitartean, Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramaileak urteroko paseotxoa egin du eguerdian San Nikolas, Biotz Alai eta Getxo Antzokia plazetan ospatu den San Lorentzo azokan. Hala ere, gaurkoan ez du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako buruzagirik eduki ondoan zinegotzi popularrak. Besteak beste, Alvaro Rodriguez zinegotzi gaztea eta bi bizkarzain zituen ondoan Arruek. Berak
"El Correo Español" egunkariari bestelakoa adierazi arren, gazte gutxi batzuen irainak baino ez dituzte jaso eta arazo handiagorik ez da izan, lekukoek UKBERRI.NETi jakinarazi diotenez.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.