Festak iraun bitartean, ibilgailuak ezin izango dira sartu edo irten Algortako Portu Zaharrerako sarreratik, hau da, Ereagako hondartzatik hasita, Ola jatetxearen ondoan, udal iturriek jakinarazi dutenez Alde horretan zirkulazioa debekatuta egongo da, beraz, abuztuaren 9ko (larunbata) 11:00etatik abuztuaren 13ko (astelehena) 8:00ak arte. Soilik igaro ahal izango dira bertatik goizetan banaketa lanetan ibiliko diren ibilgailuak. Bestalde, Getxoko Udaleko Herri Babes Sailak jaiak izango diren egun horietarako dispositibo berezia prestatu du: batetik, 22:00etatik hurrengo eguneko 7:00ak bitartean osasun-postu finkoa egongo da. Bestalde, etengabe egongo dira anbulantzia bi, baina, batez ere, aipatutako ordutegian eta sokamuturra, nasa puntakoa eta antzarrak dauden bitartean. Azkenik, larrialdi taldeak Ereaga hondartzako sorospen postuan egongo dira.