Gaur hasiko dira Olinpiar Jokoak Pekinen. Bertan ariko diren
Euskal Herriko 25 kirolarietatik 4k Uribe Kostan jaio edo eskualdeko kirol talderen batean ibiliak dira. Horrenbestez, 1984. urtean jaiotako Barbara Malda eta Maria Lopez Egilaz getxoztarrek eta Rocio Ibarra bilbotarrak Espainiako belar-hockey selekzioan lortu dute lekua. Abuztuaren 10 eta 22a izango dituzte lehiaketa egunak eta hirurak Neguriko Jolaseta hockey klubean ibiliak dira. 1978ko apirilaren 7an Portugaleten jaiotako Leire Iglesias, berriz, Getxo Judo Taldeko kidea da, azkenaldian Alacanten (Herrialde Katalanak) entrenatu arren. Abuztuaren 13an lehiatuko da 70 kiloz azpikoen kategorian. Malda, Ibarra eta Iglesiasek bigarren aldia dute Olinpiar Jokoetan. Lopez Egilazek, ordea, aurten izango du estreinaldia. Argazkian, Leire Iglesiasek zilarrezko domina eskuratu zuen Europako txapelketan, apirilaren 12an.