Aitor Kotano eta Arkaitz Goikoetxea urrundu egin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 10a, 22:17

Telefonoz euren etxekoei jakinarazi zietenez, atzo (abuztuak 9) bertan ziren Soto del Realeko (Madril, Espainia) espetxetik ateratzekoak Aitor Kotano eta Arkaitz Goikoetxea gazte algortarrak. Horren arabera, Kotano Puerto de Santa Mariara (Cadiz, Espainia) eramango dute eta Goikoetxea Alacantera, Etengabek zabaldu duenez. Bestalde, aurreko egunetan Soto del Realetik atera zuten Mikel Saratxo Alcala Mecon dago orain. Hiru mutilak uztailaren 22an atxilotu zituzten. Egun berean, Iñigo Gutierrez algortarra eta beste 5 lagun ere atzeman zituen Guardia Zibilak Bilbon, Algortan, Elorrion, Galizian eta Malagan egindako operazioan, Bizkaia komandoko kide edo laguntzaile izatea leporatuta. Bi egun geroago Inge Urrutia algortarra harrapatu zuten eta handik hiru egunera aske utzi, Adur Aristegi eta Libe Agirre elorrioarrekin batera, 12.000 euroko fidantza ordaintzeko baldintzapean. Guztiek torturak salatu zituzten. Bitartean, astearte honetan, abuztuak 12, presoen aldeko herri bazkaria egingo da Portu Zaharreko jaietan. Menua marmitakoa izango da, 10 eurotan. Txartelak, txosnan daude salgai. Argazkian, atxiloketak salatzeko Algortan egindako mobilizazioetako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun