Aste bukaeran jaiak ospatuko dituzte Erandio Landan, Santimamin eta Gorlizko Urezarantza auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 13a, 22:12

Ostegun eta ostiralean ospatuko dira Andra Mari jaiak Erandio Landan. Hain zuzen ere, bihar, Luhartz taldeak eskainiko du dantzaldia, gauerditik aurrera. Etzi, berriz, nekazal azoka izango da goizez, Goiztiri kultur elkarteak eta Erandioko Udalak antolatuta. Azkenik, arratsaldeko 5etan idi probak egingo dituzte. Erandio Landatik Santimami auzora egingo dute salto festek. Bertan, umeentzako jokoak (18:30), idi probak (18:30) eta Haitzama eta Auskalo non (23:30) taldeen kontzertua izango dute, hilaren 16an, larunbatarekin. Hurrengo egunean, berriz, meza (11:30), luntxa (12:30) eta umeentzako jokoak eta txokolatada (12:30 eta 18:00) egingo dituzte. Azkenik, astelehenean, herri bazkaria egongo da, 14:00etan. Bien bitartean, Gorlizko Urezarantza auzoan ere larunbatean hasiko dira jaiak. Besteak beste, sukalki lehiaketa prestatu dute iganderako. Argazkian, pijama eguna eta marmitako lehiaketarekin bukatu ziren atzo Algortako Portu Zaharreko jaiak. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Urezarantzako jaien egitaraua:

Abuztuak 16, larunbata

13:00 Luntxa, Gorlizko Kirol Elkartearen tabernan, kiroldegian.
16:30 Tute txapelketa Gorlizko Kirol Elkartearen tabernan, kiroldegian.
18:30 Hegaztien erakustaldi ikusgarria.
20:00 Txupinazoa, kalejira eta Aratz taldearen dantzaldia, eta askaritxoa.
20:30-00:30 Diskoteka eta karaokea Aringotxe aurrean.
22:30 Suzko zezena.

Abuztuak 17, igandea

10:00 XXXVIII. Sukalki Txapelketa “Entrepinos”-en aurreko landetan. Barbakoak eta gas suteak soilik. Egurrik ez.
13:00 Sukalki dastaketa, Euskal Kofradiakoen eskutik.
14:30Sukalkiaren aurkezpen-amaiera. Beranduago aurkezterik ez da egongo.
16:30 Dunbots fanfarria landetatik ibiliko da.
17:00 Sukalki txapelkataren sari-banaketa.
18:00 Herri kirolak: sokatira, txinga eroate, abarketarena...
20:30 Bolanderak eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun