Getxon azken aldian bortxaketa saiakera asko izan direla salatuz udalerritik zabaldutako "kartel anonimoen" aurrean, Udaltzaingotik eta Udaletik bertatik adierazi dute "azken hilabeteotan ez dela horren gainean ezelako salaketarik jaso, ez udaltzain etxean, ezta ertzain etxean bertan ere, bi erakunde hauen arteko lankidetza era horretako delituetan oso zuzena eta estua delarik". Tokiko polizia iturriek gaineratu dutenez, "era horretako eraso sexualak gertatu diren ala ez jakiteko egindako ikerketek argi uzten dute ez dela holakorik gertatu, eta era horretako kartelak herritarren artean alarma ustela baino ez dute sortzen". Udaltzaingotik nabarmendu dute ez dala inolaz ere euren asmoa "horrelako gertakariak izkutatzea"; udaltzainak "oso arduratuta eta kezkatuta baitaude sexu erasoekin". Argazkian, Getxoko udaltzain bat.