Begoña Artaberen pintura lanak ikusgai jarri dituzte Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 14a, 19:26

Begoña Artaberen pintura lanak ikusgai daude jada Gorlizko udal erakusgelan (Eloisa Artaza, 3), hilaren 21era arte, egunero 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara bitarteko ordutegian. Artista "Hodeismo" izeneko kultur korrontea edo pentsamoldearen jarraitzailea da eta artelan hauen erakusketa atzera begirada bat da, eta berria, garaikidea ere bai. "Beti belu" izenburuko erakusketa honek oleoak, narruak, lurrak, xilografia, grabatuak, collage, tintak, argazkiak eta materia organikoak ditu, naturarekin lotura izateko, baita kobazuloetako materialak ere... Bestalde, larunbat eta igandean ospatuko diren Urezarantza auzoko jaietan sardina erreak salgai ere izango dela adierazi dute udal iturriek. Ekitaldia, etzi bertan izango da, 13:00etatik aurrera, kiroldegiko tabernan. Bitartean, jaietako udal zapi bordatuen (argazkian) "arrakasta edo harrera ona ikusi eta gero" berriro jarri dituzte salmentan, kultur etxean eta turismo bulegoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun