Plentziako hondartzak lortu dituen Kalitatearen UNE EN ISO 9001/2000 eta Ingurumenaren UNE EN ISO 14001/2004 ziurtagiriak bermatzen dituen bandera jasoko du datorren asteartean, abuztuak 19, bertoko udaletxean 11:00etan hasiko den ekitaldi batean, udal iturriek gaur iragarri dutenez. Plentziako Udala Bizkaiko hondartzak kudeatzeko Integrazio Sistemaren barruan dago. "Kalitatezko zerbitzuak eskaintzeaz gain, gune hauetako ingurumenaren babesa ere bermatzen du sistema honek. Kasu honetan, hondartzaren erabilera eta bere ingurumenerako babesa bat egiten dute, eta lan horri guztiari esker lortu du Plentziako hondartzak aipatutako bandera", azaldu dutenez. Plentziako udaletxeko areto nagusian ospatuko den ekitaldira erakunde ezberdinetako hainbat ordezkari bilduko direla jakinarazi dute. Argazkian, Plentziako hondartza /
nushh