Gaur, larunbata, eta bihar Plentziako hondartzak Sur Egunaren V. edizioa hartuko du goizeko 9etatik aurrera.
Cabo Billano surf eskolak antolatutako jaialdiak eskaintza ludiko osoa egingo die Plentziako eta inguruko surflari, surfzale zein ume ausartak dituzten sendi guztiei. Antolatzaileek onartu dutenez, aurreko urteen arrakastak eta dagoneko ohitura bihurtu izanak eraman ditu bosgarren edizioa prestatzera. Iaz bezalako jende kopurua espero dute, 400 bat, eta gehienak umeak izango direlakoan daude. Surf-a eta surf ikastaroez gain, egitaraua oso kirol anitzetara joko du: boleiboletik herri kiroletara joko nautikoetatik edota igeriketatik igaroz. Gainera, larunbatean kontzertua ere izango da Mr. Shoe talde urduliztarraren eskutik. Bertaratutako guztiek parte hartuko dute surf taula batzuen zozketan. Argazkia:
(cc) A. Herrero.