Errontegiko errepideko bide bat moztuko dute abuztuaren 18tik 22ra eta 25etik 29ra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 14a, 19:49

Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lanetako Sailak Errontegiko errepideko bideetako bat moztuko du datozen bi asteetan, abuztuaren 18tik 22ra eta hilaren 25etik 29ra bitartean hain zuzen, Erandio eta Barakaldo lotzen dituen zubiaren ikuskatze lanak egiteko. N-637 errepidearen mozketa 9:00etatik 14:00etara egingo da Getxo udalerritik Bilborako noranzkoan, eta 15:00etatik 20:30ak arte Bilbotik Getxorako noranzkoan, "ibilgailuen zirkulazioan kalteak gutxitze aldera", foru erakundeko Herri Lanetako Sailak jakinarazi duenez. Argazkian, Barakaldo, Errontegiko zubipean / txafer.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun