Dominen atarian geratu da Leire Iglesias

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 14a, 20:10

Getxo Judo Taldeko kide Leire Iglesiasek eskura izan du brontzezko domina, baina azken borrokan galdu eta olinpiar diplomarekin konformatu behar izan du. Portugaleteko judokak oso lehiaketa ona egin zuen atzokoan, baina ezin izan zuen lana domina batekin biribildu. Azken errematea ematea falta izan zitzaion: brontzezko domina lortzeko borroka irabaztea. Edith Bosch herbeheretarrak, ordea, ez zion aukerarik eman. Borroka amaitzeko minutu eta erdi falta zela, Boschek ippon bat egin zion Iglesiasi, eta hortxe amaitu zen lehia, eta Portugaletekoak domina bat irabazteko zituen itxaropen guztiak. Azkenean, olinpiar diploma batekin konformatu behar izan zuen, inolaz ere gutxietsi ezin den saria. Bitartean, Neguriko Jolaseta hockey klubean ibilitako Barbara Malda eta Maria Lopez Egilaz getxoztarrek eta Rocio Ibarra bilbotarrak lehian jarraitzen dute. Gaur lortu du lehenengo garaipena Espainiako belar-hockey selekzioak, Ipar Koreari 2-1 irabazita. Lehenengo partidan, ordea, 3-0 galdu zuten Txinaren aurka. Argazkian, Leire Iglesiasek zilarrezko domina eskuratu zuen Europako txapelketan, apirilaren 12an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun