Astelehenera bitartean oporretan egongo da UKBERRI.NET

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 19a, 22:50

Urtean zehar eta, batez ere, azken hilabete hauetan egindako lan handiaren ostean, astelehenera (abuztuak 25) bitartean, oporrak hartzea erabaki dugu UKBERRI.NETeko lantaldeko kideok. Uda partean, asko izan dira egindako txosna orduak, Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital hau mantendu ahal izateko. Leioan, Larrabasterran eta Algortan ibili gara traguak jartzen, baita bertoko txosna zein jai batzordeei laguntzen ere. Hurrenez hurren, Maritxu Teilagorri (Leioa) eta Sopela eta Larrabasterrako txosna batzordeetako eta Algortako San Inazioetako jai batzordeko kidea da UKBERRI.NET. Bada, egun hauetan zuekin ez egoteagatik, barkamena eskatu nahi dizuegu webguneko irakurle fidel zareten guztioi. Hala ere, argi eduki begiak zabal-zabalik izango ditugula, Uribe Kosta eta Erandion jazotzen diren gertaerei adi. Bestalde, gogoratzen dizuegu komunikazio proiektu hau lagundu nahi baduzue, aukera daukazuela bazkide eta laguntzaile egiteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun