Getxoko Udala atsekabetuta agertu da Marokon hildako hiru neska algortarrengatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abu. 20a, 21:03

Getxoko Udalak "bere atsekabe sakona" adierazi zuen, atzo kaleratutako prentsa oharraren bitartez, astelehenean Marokon izandako trafiko istripuan Algortako bi bizilagunek heriotza aurkitu eta hirugarren bat zaurituta gertatu zelako. Halaber, "hain gatz eta mingarriak diren une hauetan familiaren intimitatearekiko erabateko errespetua" aitortu zuen, tokiko erakundeak. Azkenik, Udalak "babes eta laguntza osoa" agertu zien familiei, "nahi duten guztirako". Essauira eta Safi artean 58 kilometro eginda zituztela, "autoa errepidetik irten, bazterbidea zapaldu, irristatu eta, ibilbidera bueltatzen ahalegintzen ari zirela, kotxeak aldarokak egiten hasi eta, azkenik, irauli egin zen", Agadirren Espainiako kontsula Jose Pintorrek azaldutakoaren arabera. Ondorioz, 31 urteko E.T. eta E. B. neska algortarrak hil eta 32 urteko G. B. beste emakumea arin zauritu zen. Hildako bi nesken gorpuak Essauirako erietxean dituzte, baina Espainiako Kontsulatuak hasiak ditu jada hilotzak Euskal Herrira ekartzeko tramiteak. Argazkian, udaletxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun